3.- Mugikortasun jasangarria bultzatzea, arrazoizko denbora eta kostuan

Mugikortasuna bermatuko da arrazoizko denbora eta kostuan, garraio-sistema guztien arteko orekan oinarrituta, garraio publiko kolektiboari lehentasuna emanda eta oinez zein bizikletaz ibiltzea indartuta.

3.1.- Oinezkoentzako mugikortasuna bermatzea eta hobetzea

Hiri barruan oinez edo bizikletaz ibiltzea hobetsiko da, horretarako mugikortasun mahaiak proposamenak aztertu eta irizpideak ezarriko ditu.

Ekintzak:

3.1.a.- Mugikortasuna Planak jasotako oinezkoentzako ekintzak egitea

3.1.b.- Indar eta Anbulategi pareko lotura aztertu eta komunikazioa erraztu (oinezkoentzako pasabidea)

3.1.c.- Beasain 30 km/h gune bihurtu


3.2.- Herri barruko garraio-arazoak konpondu eta mugikortasun jasangarria bultzatzea

Oinezkoentzako ekintzez gain, mugikortasun mahaiare bidez, herri barruko garraioa aztertuko da, eta planak proposatuko ekintzak beteko dira. Ildo beretik, bizikletari eta garraio kolebtiboari emango zaio lehentasuna.

Ekintzak:

3.2.a.- Mugikortasuna Planak jasotako ekintzak egitea, banakako garraioari dagokionean

3.2.b.- Kiroldegian trafikoa berrantolatzea

3.2.c.- CAFekin herri bus elektrikoa antolatzea

3.2.d.- Igartza-Oletako bidegorria bi norantza izateko gaitzea

3.2.e.- Bizikleta alokairua martxan jartzea

3.2.f.- Patinete elektrikoak zein antzeko garraiabideak arautzea

3.2.g.- Patineteentzako aparkalekuak jartzea, gehien erabiltzen diren tokietan

3.2.h.- Auzoetako komunikazioa aztertzea eta, hala badagokio, hobetzea (garraioa?)

3.2.i.- Bista-Alai kalearen lotura aztertzea


3.3.- Kanpoko herriekin loturak indartzea

Mugikortasun mahaiak Beasainek kanpoko herriekin dituen loturak aztertu eta komunikazio horiek errazteko hobetzeko bideak proposatuko ditu. Mugikortasuna garraio-sistema guztien arteko behar besteko orekan oinarrituko da.

Ekintzak:

3.3.a.- Donostia eta gainontzeko hiriekin komunikazioa hobetzea (autobusak ospitalera etab.). Garraioa.


3.4.- Udal eraikinetan zein kaleetan irisgarritasuna bermatzea

Mugikortasunaren baitan, herritar guztiek erabilera pribatu eta publikoko eraikinetara zein azpiegitura, zuzkidura, ekipamendu, garraio eta zerbitzuetarako irispidea izan dezaten bermatuko da. Horretarako, irisgarritasun plana berraztertuko da eta plan horretako ekintzak gauzatu.

Ekintzak:

3.4.a.- Oriamendi eta Nafarroa etorbidea lotzea igogailuaren bitartez

3.4.b.- Haurreskolan irisgarritasuna hobetzea

3.4.c.- Mujika-Arantzazu loturaren irisgarritasuna aztertzeko proiektua idaztea

3.4.d.- Irisgarritasun planeko ekintzak burutzea