1.- Herritarrei babesa eta laguntza emateko, zerbitzu inklusiboak bideratzea.
Desabantaila-egoeran dauden beasaindarrei babesa eta laguntza eskaintzeko 4 ardatzetan lan egingo dugu. Herritar guztien ongizatea bermatzeko gizarte zerbitzuak eguneratu eta sendotuz, osasunari onura egiteko eta bizi-kalitatea hobetzeko programak bideratuz, berdintasunaren eta ekitatearen alde hobetzeko egitasmoak sustatuz eta atzerritarren gizarteratze-ekimenak bultzatuz.
1.1.- Gizarte eta Laguntza Programak Hedatzea
Beasainen herritar guztien ongizatea bermatzeko gizarte zerbitzuak eguneratzea eta sendotzea dugu helburu. Laguntza planak bultzatuko ditugu herritarren beharrei erantzun eta hauen eragozpenak eta oztopoak murrizteko. Lan honen baitan, arreta berezia eman nahi diegu egoera zailak bizi dituzten herritarrei, bazterketa-egoeraren bat pairatzeko arriskua dutenei eta beren beharrizanei erantzuteko laguntza jasotzeko premia handiena dutenei.
Ekintzak:
1.1.a.- Gizarte Laguntzak eta Programak. Diagnostikoa eta eguneratzea behar berriei erantzuteko:
-GLLen onuradunen egoeren diagnostikoa egin eta beharrei aurre egiteko programak sortu.
-Desgaitasuna duten gazteen aisiaren diagnostikoa egin eta behar bada aisi programa sortu.
-Mendekotasunagatik prestazio ekonomikoa (PECE-PEAP) jasotzen duten pertsonei zaintzaren jarraipnea egin. Aldundiaren hitzarmena.
-Eskuhartze zerbitzuaren barneko programak indartu (laguntza taldea, laguntza psikologikoa.
1.1.b.- Adineko Pertsonak beren etxeetan duintasunez bizitzen jarraitzeko programak. Ke detektagailuak.
1.1.c.- Beasain Lagunkoia egitasmoa garatu.
1.1.d.- Musika Eskolak hezkuntza inklusiboa eskaini dezan, bidea sustatzea, Musika Eskolak dituen baliabideekin eta irakaslegoak dituen ezagutzaz baliatuz.
1.1.e.- Autonomia sustatzeko tailerrak lizitatu eta egonkortu
1.1.f.- Eguneko Arreta zerbitzua sortu
1.1.g.- Etxez etxeko laguntzako onuradunei araudi berria aplikatu
1.1.h.- Udal tasak eta kiroldegiko udako igerilekuko tarifa ordaintzeko laguntzen araudia berritu.
1.1.i.- Mendekotasun handia duten adingabekoek estimulazio –errehabilitazio programetara joateko laguntzak arautu.
1.1.j.- Adikzioen errehabilitazio programetara joateko laguntzak arautu
1.2.- Osasuna eta Prebentzioa Sustatzea
Beasaindarren osasunari onura egiteko eta bizi-kalitatea hobetzeko ekintza-multzoa aurrikusi dugu. Zahartzaroan herritarrei autonomia ematea ezinbestekoa da. Gaixotasun kronikoak prebenitzeak eta tratamendu terapeutikoa egiteak zuzeneko eragina izango dute bai gaixotasunak garatzea ekiditen, bai gaixotasun horiekin, gaitasun funtzionaletan ahal den eraginik txikiena izanik, hauekin bizitzeko ikasten laguntzen. Jarduera fisikoa sustatuko dugu oso eraginkorra izan daitekelako jendearen ongizatea hobetzeko eta bizi-kalitatea balioesteko.
Ekintzak:
1.2.a.- Kirola eta Osasuna. Ereduaren sensibilizazioa: Ariketa Fisikoaren Sustapen Plana.
1.2.b.- Osasun Prebentzio kanpainak osatu.
1.2.c.- Kirol Orientazio Zerbitzua hedatu.
1.2.d.- Goiz Zaindu. Goiz Alzheimer egitasmoaren jarraipena. Balorazioa.
1.2.e.- Ondo ibili ondo izan egitasmoa zabaldu.
1.2.f.- Arriskuan egon daitezkeen nerabeen prebentzio programa
1.2.g.- Adikzioen prebentzioa eta eraso sexisten prebentzioaren ildoak sakondu eta finkatu.
1.2.h.- Neurobai programa martxan jarri
1.2.i.- Koordinazio sozio-sanitarioa indartu.
1.2.j.- Kirol egokitua herrian egonkortu.
1.3.- Berdintasuna eta Konziliazioa
Beasainen berdintasunaren eta ekitatearen alde hobetzeko egitasmoak sustatuko ditugu, gizartean, ekonomian, kulturan, bai bizitza esparru guztietan. Berdintasunaren printzipioa sustatzeko eta integratzeko lan egingo dugu, lehentasuneko esparruak izanik balio-aldaketa eta emakumeen ahalduntze pertsonala, kolektiboa eta soziala sustatzea, gizarte-antolakuntza erantzukidean kontziliazioa bultzatzea eta emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko bidean, sentsibilizazioa, prebentzioa eta arreta sendotzea.
Ekintzak:
1.3.a.- Herrilab Proiektoa garatu.
1.3.b.- Indarkeria Sexisten aurkako politiketan sakondu.
1.3.c.- “Beasaingo XVI. Mendeko emakumeen inguruko ikerketa antropologikoa” amaitu.
1.3.d.- “Diagnostikoa genero ikuspegitik. Aukera Berdintasuna Beasaingo Elkarteetan” amaitu.
1.3.e.- Kirolean Berdintasunarekiko ekintza positiboak garatu
1.4.- Migrazioa: Atzerritarrak Herritartzen Laguntzea
Atzerritarrak gure herrian bizitzeko izan ditzazketen eragozpenak eta oztopoak murrizteko helburuarekin lan egingo dugu. Honen baitan, arreta berezia emango diegu egoera zailak bizi dituzten herritarrei, bazterketa-egoeraren bat pairatzeko arriskua dutenei eta beren beharrizanei erantzuteko laguntza jasotzeko premia handiena dutenei. Bereizkeriarik gabe, herritar guztien integrazioa bultzatu nahi dugu.
Ekintzak:
1.4.a.- Atzerritarrentzako Harrera Plana definitu
1.4.b.- Atzerritarrak Herritartzeko Formakuntza pildorak:
-udal tramiteak, haur zaintza, kooperatibismoa, sukaldaritza, etxe ekonomia, Udal Euskaltegian 10 orduko oinarrizko ikastaro laburra.
1.4.c.- Integrazio Multikulturalerako ekintzak garatu
1.4.d.- Guraso atzerritarrei zuzendutako laguntza taldea indartu eta zabaldu