3.- Herritarren parte-hartzea bultzatuz bizikidetza garatzea.
Beasainen bizikidetza garatzea nahi dugu, esku hartzeko egitasmoak indartuz, herritarren parte-hartzea bultzatuz eta herritartasun aktiboa sustatuz. Herriko elkarteetako komunitate aniztasuna sustatu nahi du udalak, elkar ezagutu, aitortu eta guztien arteko elkarbizitza sustatzeko asmoz. Hainbat egitasmo aurrikusi dira tokiko merkataritza bultzatzeko, bertako gizartea eta ekonomia garatzeko, herrian aisialdi aktiboa sustatzeko, baita teknologia berriak erabiliz herritarrei informazioa helaraziz hauen parte-hartzea bultzatzeko.
3.1.- Elkartegintza Indartzea
Herriaren kapital-sozialaren zutabe nagusia da herritarrek elkarte boluntarioetan zein neurritan parte hartzen duten. Herritar partaide kopuruak argi erakusten digu elkarte horiek indarrean dauden ala ez, baita herriaren bizitasun maila zein den. Beasaingo elkarteak sendotu eta elkartegintza sustatu nahi ditu udalak, elkar ezagutu, eta guztion arteko elkarbizitza sustatzeko asmoz, herritarren interes orokorrak edo sektorialak defendatzen dituzten elkarteak babestuz.
Ekintzak:
3.1.a.- Elkarteekin Elkarlana areagotu. Oinarriak landu.
3.1.b.- Elkarteak Babestu. Lehentasunak jarri eta beraien indartzea landu. Elkarteen egiturak sendotzeko ekimenak.
3.1.c.- Aittu Euskara Elkartearekin elkarlanerako hitzarmena landu.
3.1.d.- Txilibutxof Taldearekin gazte aisialdi aktiboa lantzeko elkarlanerako hitzarmena aztertu.
3.1.e.- Musika Eskolako Banda sendotu, bide batez Beasaingo Udal Banda sortzeko aukera aztertu.
3.2.- Tokiko Merkataritza Bultzatzea
Beasaingo merkataritza sustatzeko eta bertako gizartea eta ekonomia garatzeko hainbat egitasmo aurrikusi ditugu. Tokiko enpresei eta dendei merkataritza-joera berriak hurbiltzeko eta horiek beren zerbitzuetan merkataritza modu berrietara egokitzeko helburuarekin lan egingo dugu. Toikiko merkataritza babestea dugu helburu, merkatu, azoka eta kalez kaleko merkataritza antolatuz eta kudeatuz.
Ekintzak:
3.2.a.- Azokak indartu (lehen sektorea- tokiko produktuen kontsumoa). Errezetak/elikadura gida/ordutegiak zabaldu. Oraingo eredua birplanteatu.
3.2.b.- Paisaia linguistikoa areagotzeko neurrien jarraipen eta sustatzea. Merkataritzan hizkuntza paisaia areagotu
3.3.- Aisia Aktiborako Plangintzak Garatzea
Aisialdiaren bilakerak argi eta garbi erakusten digu gure gizarteak aldatzeko duen gaitasuna. Honek lotura zuzena du ohitura aldaketarekin, sortzen diren bizimodu berriekin eta, azken batean, herriaren kulturarekin. Aisialdiko jarduera berriak sortzen direnez, balore berriak eratzen direnez, aldaketarako joerak agertu ohi dizkigu. Ikuskizunaren gizarte honetan funtsezkoa da aisia aktiboa sustatzea. Aisialdi aktiboa sustatzea dugu helburu, herritarrek beraiek protagonista eta eragile diren aisialdia sustatu nahi dugu, herritarra kontsumitzaile pasibo izateaz haratago eramanez.
Ekintzak:
3.3.a.- Txirrinduaren Festa antolatu. Txirrindularitza sustatu Euskadi Fundazioarekin elkarlanean.
3.3.b.- Saskibaloiaren Teknifikazioa sustatu. BKL, CAF eta Udala. Formakuntza teknifikazioa garatu.
3.3.c.- Kirol jardueren Sustapen Plana. Jarduera ezberdinak babesten jarraitu: Futbola (bereziki emakumeena - Goierri Gorri), arku tiraketa, herri kirolak, atletismoa.
3.3.d.- Beasain Kirol Sariak. Oinarriak berritu eta argitaratu.
3.3.e.- Igartza Musika Programaren eskutik kultur eskaintza zabaldu.
3.3.f.- Igartza Musika Beka sendotu eta aukeraketa saio irekiak ikus/entzutea bertaratzea sustatu, Musika Kultura zabalduz.
3.3.g.- Adineko Pertsonentzat ekitaldiak edo guneak sortzeko aukerak aztertu.
3.3.h.- Kultur fenomeno berriak sustatu. hip-hop, breakfast...
3.3.i.- Antzerki Eskaintza areagotu eta komunikatiboki ordenatu
3.3.j.- Euskaraldia 2019-2020 udalerrian sustatu
3.4.- Informazioa Herritarrei Gerturatzea
Herritarrei informazioa helarazteko erabili izan ohi dugun bidea eguneratu eta hobetu egin nahi dugu teknologia berriak erabiliz. Helburua informazioa ahalik eta azkarren herritar orori iristea da, eskeintzen ditugun zerbitzuekin zerikusia duen edozein gairi buruzko informazioa eta orientabidea emateko helburuarekin, zuzen-zuzenean egoki den saileko teknikariaren bitartez. Herritarrekin harremanetarako bide berriak eraiki nahi ditugu.
Ekintzak:
3.4.a.- Sare sozialetan Udal Euskaltegiaren presentzia ziurtatu, egonkortu eta sustatu, komunikazioko aholkulariarekin elkarlanean, Antolakuntzako Planeko helburuak jarraituz.
3.4.b.- Musika Eskolako Komunikazio eta publizitatea egungo beharretara egokitzea eta mantentzea bermatu. Sare sozialetan presentzia sustatu, komunikazioko aholkulariarekin elkarlanean, Antolakuntzako Planeko helburuak jarraituz.