2.- Administrazio eraginkorrago baten eraketa.

Gizartea nabarmen aldatu da, hein handi batean, zientziaren eta teknologiaren garapenaren harira, eta etengabe egokitu behar dugu testuinguru aldakor horretara, guk ere herritarren behar, nahi eta eskariei erantzunik eraginkorrena emateko.

2.1.- Kudeaketa eraginkorrago bat lortu.

Ezagututa herritarren beharrak zeintzuk diren, udalaren antolaketa, funtzionamendua, horretara zuzendu behar da. Langileriaren estruktura prestatu behar dugu erantzukizun horretara.

Ekintzak

2.1.a.- Lan postuen zerrenda antolaketa politiko berrira egokitzea.

2.1.b.- Lanpostuen konpetentziak definitu (orokorrak eta espezifikoak). Formazio diagnostikoa.

2.1.c.- OTA eta trafikoko isunen kudeaketa eta zergabilketa exekutiborako administrari lanpostua betetzea

2.1.d.- Arlo ekonomikoko lan antolaketa aztertu eta egokitu

2.1.e.- Beasain Lantzen, S.A. desegitea.

2.1.f.- Barne kontrola. Kontrol finantzarioko urteko plana ezarri.

2.1.g.- Datuen Babeserako Arautegi Orokorrera egokitzea.

2.1.h.- Segurtasun Eskema Nazionalera egokitzapen lanak

2.1.i.- Enpresek urtean zehar egindako obren ikuskaritza teknikoaren jarraipena egin


2.2.- Udalaren Antolakuntza eta zerbitzuak herritarren beharretara egokitu.

Ezinbestekoa dugu herritarren beharrak ezagutzea udalaren kudeaketa eraginkorra lantzeko.

Ekintzak

2.2.a.- Herritarren beharren analisia egiteko inkesta burutu

2.2.b.- Igunea zerbitzuaren errefortzua. Ordutegia zabaldu. Zerbitzu berriak eskaini. Prozeduren eskuliburua eguneratu.

2.2.c.- Ordiziako udaltzaingoarekin elkarlana definitu.

2.2.d.- Udaltzaingoa 365 egunetan


2.3.- E-administrazioa areagotu.

Administrazio publikoek saihestu egin behar dute herritarrek eta enpresek kargak jasatea helburuak betetzeko behar-beharrezkoak ez diren izapideekin. Bestalde egin beharrezkoa direnak erreztasunak emango dizkiegu udalera etorri gabe hainbat kudeaketa lanak egiteko.

Ekintzak

2.3.a.- Sinadura elektronikoa ezarri langilerian eta gobernu taldeko zinegotzitan (39/2015)

2.3.b.- Jakinarazpen elektronikoa ezarri. (39/2015)

2.3.c.- e-administrazioa eraginkortasuna neurtu

2.3.d.- Audio edo bideo akta ezarri.

2.3.e.- Tramite eskaerak egiteko DOC/PDF formatuak HTML gatik ordezkatu.

2.3.f.- APParen bitartez tramiteak egiteko aukera.

2.3.g.- Plataforma dijitala: "txartel" bakarra ezarri (B@Q?)

2.3.h.- Zerbitzariak IZFEra eraman eta segurtasun neurriak ezarri.

2.3.i.- Udala, Euskaltegi eta Musika Eskola sareak interkonektatu, segurtasuna bermatuaz.

2.3.j.- Tramiteak, NISSAE interoperabilitate nodoarekin integratu.


2.4.- Gobernu Ona, Gardentasuna, parte-hartzea eta administrazioen arteko harremana.

Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko abenduaren 9ko 19/2013 Legearen xedea da jarduera publikoaren gardentasuna zabaltzea eta indartzea, jarduera horri buruzko informazioa eskuratzeko eskubidea arautzea eta bermatzea, eta arduradun publikoek bete behar dituzten gobernu onaren betebeharrak ezartzea.