4.- Udal zerbitzuak herritarren beharretara egokitzea .
Herritarrak Saileko zerbitzuak, ekipamenduak eta teknologiak eskuragarriak, lagunkoiak eta beasaindarren beharretara egokitzen lan egingo dugu. Kudeaketa eredu berria sendotu nahi dugu. Eredu honek xede nagusi du beasaindarren beharrei eraginkorki, efizientziaz, iraunkorki eta berdintasunez erantzutea, egungo errealitatearen zuzeneko ezagutzan oinarrituz, Herritarren kezkak, iradokizunak eta proposamenak jasoz aukera izango dugu hauen beharrak ezagutzeko, kudeaketan ezagutza eta balioa sortuz. Bestalde beharrezko dugu kudeaketaren jarraipen egokia egitea.
4.1.- Herritarren Beharrei Erantzutea
Dagoeneko jasotako beasaindarren kezkak, iradokizunak eta proposamenak erantzutea dugu helburu. Herritarren beharrak eta helburuak asebeteko dituzten zerbitzu publikoak sustatu eta antolatu nahi ditugu. Herritarren beharrei eraginkorki, efizientziaz, iraunkorki eta berdintasunez erantzungo diegu, egungo errealitatearen zuzeneko ezagutzan oinarrituz.
Ekintzak:
4.1.a.- Altamirako Pista beasaindarrek erabiltzeko aukera aztertu.
4.1.b.- Etorkizuneko merkataritzari buruzko azterketa egin
4.1.c.- Herriko Merkataritza indartu sektorearekin elkarlanean.
-(Azpiekintza: J.Migel Iturriotzen dauden lokal hutsak alokatu eta erosteko dirulaguntzak).
4.1.d.- Bazterkeria arrisku egoeran egon daitezkeen pertsonentzako pisu babestua sortu.
4.1.e.- Udal Bizugune Programa gauzatu
4.2.- Zerbitzuen Kudeaketa Eraginkortzea
Zerbitzuen kudeaketan funtsezkoa da herritarrei eman beharreko erantzuna kalitatekoa izateko estrategikoki behar bezala planifikatzea eta dauden giza baliabide eta baliabide materialak eraginkortasunez kudeatzea. Zerbitzu eraginkorretan planifikazio estrategikoa eta antolaketa egokia funtsezko elementuak dira, dauden baliabideak ahalik eta eraginkortasun handienarekin errazago erabili ahal izateko. Dauden baliabideak zuzen eta eraginkortasunez banatu eta kudeatzea dugu helburu.
Ekintzak:
4.2.a.- Gizarte Zerbitzu berriak San Martingo baselizan kokatu (Foru Aldundia)
4.2.b.- Antzizar Kiroldegiko Ustiapen Kontuen oreka bermatzeko plana.
4.2.c.- Udal Kirol Instalazioen Arautegi Orokorra berritu.
4.3.- Herritarrak Sailak Kudeaketa Eredua Garatzea
Beasaindarren iritziak, kezkak, iradokizunak eta proposamenak jasoz aukera izango dugu hauen beharrak ezagutzeko, kudeaketan balioa eta ezagutza sortuz. Bestalde beharrezko dugu kudeaketaren jarraipena egitea. Sailaren Legaldi Plana, urteko helburuak, helburuen ebaluazioa, jarraipenaren eta lorpenaren adierazleak eta kudeaketa sistematikoki antolatzea dugu helburu, barne eta kanpoko ebaluazio prozesuetatik abiatuz. Sailaren funtzionamendua hobea izateko, emaitzak hobetzeko, elkarbizitza eta laneko giro egokia sortzeko, gure kudeaketa ereduak helburu argiak eta zehatzak izango ditu.
Ekintzak:
4.3.a.- Sailean kudeaketa eredu berria garatzea Zabalkundea, formakuntza eta partaidetza. Sormena, berrikuntzak, prozesuen kudeaketa,
4.3.b.- Herritarren beharrak eta itxaropenak ezagutzeko azterketa burutzea.
4.3.c.- Udal zerbitzuekiko herritarren asebetetzea neurtzea.
4.3.d.- Zerbitzu bakoitzerako adierazleak ezartzea
4.3.e.- Kudeaketa Txostenak eguneratzea.
4.3.f.- Kexa, iradokizun eta eskaeren kudeaketa prozedura aztertu eta eguneratzea.
4.3.g.- Herritar Saileko Zerbitzuen diagnosia egitea.
4.3.h.- Saileko langilegoaren asebetetzearen jarraipena egitea.
4.3.i.- Kudeaketa Planeko emaitzak neurtzea.