3.- Komunikazioa. Udalaren jarduna ikustaraztea.

3.1.- Barne komunikazio prozesuak areagotu

Barne antolaketaren eta funtzionamenduaren berri zehatz eta eguneratua emateko baliabideak erabili eta beharrezkoak direnak sortu eginkizun horretara zuzenduta. Modu erraz eta azkarrak baliatu helburu horretarako, egun daduen tresna eta baliabideei etekina ateraz.

Ekintzak:

3.1.a.- Posta arrunteko komunikazioak talde politikoei bideratu.

3.1.b.- APP bidez jasotako mezuei erantzunak emateko erizpide komunak eta prozedura ezarri.

3.1.c.- Intranetean atal bat eraiki udal langileentzako interesagrri diren informazioa zabaltzeko

3.1.d.- Udal barruan herritarra bideratzeko neurriak aztertu (barne seinaletika).


3.2.- Kanpo komunikazioa areagotu

Euskarri eta baliabideak egungo beharretara egokitzeko beharrezkoak ikusten diren egokitzapenak egin. Web-a, app-a, panel itsuak, panel digitalak, sare sozialak, prentsa oharrak, prentsaurrekoak, udalaren irudia agertzen duten mota guztietako euskarriak baldintza egokietan mantendu eta beharrezkoak diren publizitate kanpainak egin udalak hala iragartzeko beharrezkoak ikusten dituen ekimenen zabalpenaren indarra areagotzeko.

Ekintzak:

3.2.a.- Agerpen publikoak eta prentsaurrekoak egituratu.

3.2.b.- Beasain APParen posizionamendua hobetu (aplikazio 3000 deskarga?)

3.2.c.- Beasain aplikazioa herritarren beharretara egokitu eta aukera berriak txertatu.

3.2.d.- Ibilbideak sortu eta seinaleztatu eta udal APP berrian iragarri (atal berri bat sortu).

3.2.e. -Errekurtso geografikoen kudeaketa integratua bultzatu, eta informazioa herritarrei irekiaz .