1.- Etorkizuneko Beasainen hausnartzea eta hori lortzeko erabakiak hartzea
Biharko Beasain nolakoa nahi dugun erabakitzeko unea da. Horretarako, ezinbestekoa da herrian eta bertako herritarren beharretan hausnartzea, Beasain ahalik eta era jasangarrienean, lehiakorrenean eta eraginkorrenean gara dadin.
1.1.- Hiria Antolatzeko Plan Orokorra idazten amaitzea
Beasain Antolatzeko Plan Orokorra idazteko prozesua hasita dago jada. Datozen urteetan prozesu hori amaitzea da helburua: hasierako irizpideak ezartzetik, herria antolatzeko erabaki estrategikoak eta bestelako xehetasunak definitzera.
Ekintzak:
1.1.a.- Aurrerakina idatzi eta hasierako onespena ematea
1.1.b.- HAPOari hasierako onespena ematea
1.1.c.- HAPOari behin-behineko onespena ematea
1.1.d.- HAPOari behin betiko onespena ematea
1.2.- Mugikortasun iraunkorraren ikuspegitik herri osoa aztertzea
Mugikortasuna mahaia osatu nahi da udalerriko hainbat pertsona eta eragile sozialen parte-hartzearekin. Mahai horren helburua mugikortasun iraunkorraren aldeko pausuak ematea izango da: herrian egingo diren esku-hartzeei buruz iritziko du, eta Mugikortasun Plana idazteko irizpideak ezarriko ditu. Gisa berean, Herria Antolatzeko Plan Orokorrarekin koordinatzea izango du helburu.
Ekintzak:
1.2.a.- Mugikortasun mahaia osatzea, udalerriko mugikortasun iraunkorraren alde lan egiteko: ekintzak zein jarduerak martxan jartzeko, Mugikortasun Planaren jarraipena egiteko eta Plan Orokorrarekin koordinatzeko.
1.2.b.- Mugikortasun Plana esleitzea eta idaztea.
1.2.c.- Irisgarritasun plana berraztertu eta onartu
1.3.- Jarduerak ezartzea errazteko bideetan hausnartzea
Ekonomiaren dinamizazioa eta enplegu egonkorra sortzea sustatuko da, beharrezko diren azpiegitura, zuzkidura, ekipamendu eta zerbitzuak lurraldean finka daitezen erraztuta, bereziki, ikerketa zientifikoa eta teknologia berriak garatzeko lagungarri direnak edo tokiko merkataritzari lagungarri zaizkionak.
Ekintzak:
1.3.a.- Tokiko merkataritza bultzatzeko bideak aztertzea, hirigintzaren ikuspegitik.
1.3.b.- Jarduera ekonomikoetara zuzendutako eremu eta sektoreen garapena aztertzea.
1.3.c.- Goiekirekin elkarlanean Coworking formula, hazitegiak eta jarduera txiki berriak ezartzea errazteko formulak aztertzea, hirigintzaren eta eraikuntzaren ikuspegiari dagokionean.
1.4.- Interes orokorreko ekipamendu berriak jartzeko erabakiak hartzea
Interes Orokorreko ekipamenduei buruzko erabakiak, estrategikoak izanik, Plan Orokorrearen eskutik hartuko dira. Aldez aurreko analisia behar duten erabakiak direnez, bideragarriak diren edo herritarren beharrei erantzuten dieten aztertu behar da.
Ekintzak:
1.4.a.- Olaran eraikinari zer erabilera eman aztertu.
1.4.b.- Errendimendu altuko zentrua ezartzearen bideragarritasuna aztertu.