1.- Enplegua eta jarduera ekonomikoaren sustapena.

Herriaren aurrerabidea sostengatzen duten oinarrietako bat, bai azpiegituretan, bai bertako herritarren ongizatean, enpresa eta merkataritza ehunaren alde egitea da. Horretarako, legealdian zehar, prestakuntza, merkataritza-dinamizazioa eta enpresa-lehiakortasuna bezalako alderdiak modu koordinatuan bultzatuko dituzten laguntzak eraikiko dira.

1.1.- Udalean lan talde bat sortu emplegu eta ekonomia sustapenaren jarraipena egiteko GOIEKI barne dela.

Enpresen dinamizazio eta merkataritzaren alde udalak eratzen dituen laguntzak, une bakoitzeko beharretara modu egokiagoan erantzuteko helburuarekin, udalean talde egitura bat antolatzeko beharra ikusten da.

Ekintzak:

1.1.a.- Ekintzailetza-Coworkinga sustatu

1.1.b.- Enpresen lehiakortasuna bultzatu

1.1.c.- Merkataritza indartu sektorearekin elkarlanean (oinmetro, kontsigna dijitalak, merkataritza app

1.1.d.- Lanbide heziketa sustatu, industriaren etorkizunaren berme modura

1.1.e.- Alokairu programak sustatu gazteen emanzipazioan laguntzeko

1.1.f.- Olaran eraikinari zein erabilera eman aztertu eta eraikina eraberritzeko lanekin jarraitu. Ekonomikoki azterlana

1.1.g.- Dirulaguntza linea bat proposatu


1.2.- GOIEKI, S.A. egitura berriaren azterketa