2.- Herritarren Giza Garapen Integrala sustatzea.

Pertsonaren garatze bidean beasaindarrek beren gaitasun guztiak era orekatuan garatzeko aukera izatea nahi dugu. Herritarren giza garapena bultzatzeko 4 ardatzetan lan egingo dugu: Heziketaren balio nagusi gisa solidaritatea eta lankidetza sustatuz, sormena garatzeko ekimenak bultzatuz, ingurumenarekiko eta beste bizidunekiko errespetua eta elkarrekiko loturaren kontzientzia zabalduz, baita gure kulturaren sustraien eta nortasunaren balore garrantzitsuak, batez ere gure hizkuntza, babestuz.

2.1.- Heziketa eta Balioak Sustatzea

Heziketaren balio nagusi gisa solidaritatea eta lankidetza zabaltzea dugu helburu, pertsonen arteko diferentzia indibidualak aintzat hartuta eta aniztasunak dakarren aberastasuna indartuz. Herrian integrazio-prozesua hobetzeko, aniztasunarekiko arretaren hainbat alderdi hartu nahi ditugu kontuan, esate baterako kultura arteko hezkuntza, elkarbizitzarako eta bakerako hezkuntza, ingurune kaltetuetan aplikatu beharreko parekotasunerako hezkuntza eta bizitzaren oztopoak gainditzeko hezkuntza alderdiak. Behar-beharrezkoa dugu hezkuntza-komunitatearekin elkarlanean, gizartean herritar guztien integrazioa bultzatzea.

Ekintzak:

2.1.a.- Jolas Inklusiboak Haur Jolastoki guztietan txertatzeko aukerak aztertu

2.1.b.- Haurren Hiria proiektua garatu

2.1.c.- Belaunaldien arteko harreman transmisioa lantzeko ekintzak garatu

2.1.d.- Bizikidetza maila sustatzeko heziketa plana, ekintzak.

2.1.e.- Memoria berreskuratu. 1945etik aurrerako ikerketa burutu.

2.1.f.- Arana Elkarrekin egitasmoa zabaldu.

2.1.g.- Boluntarioen Egunaren antolaketa aztertu.

2.1.h.- Hezkuntzan Udalaren parte-hartzea sakondu.

2.1.i.- Heziketa zibiko-tributarioa Unitate didaktikoa ezartzeko bidea egin hezkuntza kontseiluaren bidez.

2.1.j.- Txikipedia

2.1.k.- Guraso Elkarteekin lankidetza proiektuak garatu.

2.1.l.- Garabide elkartearekin lankidetza. Euskararen adibidea munduko hizkuntza gutxituak biziberritzeko.

2.1.m.- Eskola Kirola. Etorkizuneko udal egituraren antolaketa.

2.1.n.- Gaztetxoentzako jolasak- tailerrak, gune irekietan indartzea


2.2.- Sormena Lantzeko Aukerak Eskaintzea

Pertsonaren garatze bidean beasaindarrek beren gaitasun guztiak garatzeko aukera izatea nahi dugu. Giza garapenenean berrikuntza eta sormena funtsezkoak dira. Bestalde, etengabe aldatzen eta teknologia berrien abiadura geldiezina duen gizarte honetan ezinbestekoa da ideia berriak sortzea eta garatzea. Sormena garatzeko ekimenak bultzatu nahi ditugu, baita adierazpenari buruzko ekimenak, komunikatzeko era desberdinak erabili eta hobetzeko aukerak aztertuz, pertsonen arteko topaketak sustatuz.

Ekintzak:

2.2.a.- Zientzia eta Teknologia bultzatzeko ekimenak landu.

2.2.b.- Musika Eskolan Musika Lengoaia ikaste sistema berritu: “Aulavirtualmusica” delako metodologia ezarri, musika birtual gela eran, egungo beharrei egokituz.

2.2.c.- Musika Eskolan Instrumentu edota Ikasgai aukera berriak eskaini. Aztertzera: Gitarra baxua, Joera modernoak, Grabazio/Maketazioa.

2.2.d.- Sormena lantzeko kultur ikastaro eta ekintzen eskaintza plana prestatu.


2.3.- Ingurumenarekin Bizikidetza Sustatzea

Ingurumenarekiko eta beste bizidunekiko errespetua eta elkarrekiko loturaren kontzientzia zabaldu nahi dugu, ingurumenaren aldeko eta natura babesteko ekintzak bultzatuz. Gizakiok eta beste izaki bizidunek, gure bizilekua edo habitata den Ama Lurrarekiko lotura nabarmendu nahi dugu..Datorzkigun erronka ekologikoei aurre egitn nahian Beasainen oinarrizko ingurumen-irizpideak zabalduko ditugu, baliabide naturalak modu egokian erabiltzearen arduraz sentsibilizatzea, hondakin gutxiago sortzearen garrantziaz jabearaztea eta birziklatzea eta berrerabiltzea bultzatzea, besteak beste.

Ekintzak:

2.3.a.- Txakur Jabeen Heziketa Kanpaina, city dog, soziabilitate zintak, adopzio ekintzak, pet friendly...

2.3.b.- Agenda XXI. Herritarren ikuspustutik aztertu.

2.3.c.- Ibai eta mendien garbiketa eta birlandaketa

2.3.d.- Garbiketa Sentsibilizazio Kanpaina. Haurren parkeak. Igerilekuko zelaia zein inguruak.

2.3.e.- Oria Ibaia herrian integratzeko plana gauzatu.

2.3.f.- Bertako Sasoiko Produktuak kontsumitzeak dituen abantailak herritarrei jakinarazi.

2.3.g.- Lehen Sektorea babestu Aldundiarekin elkarlanean proiektu berritzailea abiaraziz (basoei lotuta, ekoizpen bateratua sustatuz).

2.3.h.- Beasaingo ibilbideak: herri erdigunearen eta landa auzoen arteko elkar ezagutza sustatu eta eremu natural eta herria bera ezagutzera eman eta balioan jarri


2.4.- Euskararen Erabilpena Areagotzea

Gure kulturaren sustraien eta nortasunaren balore garrantzitsuak, batez ere gure hizkuntza, babestea dugu helburu. Erronka euskararen erabilera indartzea eta areagotzea da, bai zerbitzu hizkuntza bai lan hizkuntza modura, euskararen erabilera bermatu eta herritarren hizkuntz eskubideei erantzun ahal izateko. Beasainen euskara harremanetako hizkuntza izan dadin lan egingo dugu.

Ekintzak:

2.4.a.- Kultur ekintzetan euskararen presentzia bermatu eta areagotu.

2.4.b.- Euskara ikasteko dirulaguntzak aztertu.

2.4.c.- Kirolean Oinarritik Programa. Euskararen erabilera areagotzea.

2.4.d.- Gazte Lokaleetan euskeraren erabilera areagotzeko programa. Eusleak.

2.4.e.- Neurgailuak ezarri hartzen diren neurrien ibilia balioan jartzeko

2.4.f.- Euskararen Errefortzua: Hizkuntza errefortzua DBHko ikasleentzat / Udaleku Itxiak / Begirale ikastaroak

2.4.g.- Helduen Euskalduntze Alfabetatzearen esparruan, eskaintza egokia aztertzea.

2.4.h.- Udal Euskaltegiko ikasleen euskara-erabilera bideratzeko baliabideak aztertu eta eskaini.

2.4.i.- Antolakuntzak Saila. Euskeraren erabilera lan tresnatik zerbitzura (zeharlerroa > Euskarara?)

2.4.j.- Lurralde Sailak euskeraren erabilera indartzea:

-Obra señalitikan euskeraren presentzia ziurtatzea.

-Euskararen erabileran belarriprest eta ahobizi antzeko proiektoa martxan jartzea.

-Euskara hutseko txantilioiak sortu eskatzaile euskaldunentzat.

2.4.k.- Xede bereziko Euskarazko Ikastaroen eskaintza egin.